XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da erreza katalogatzen Markinako iturri hau, baina Bizkaiko arkitektura barrokoak bereganatzen dauen laztasunaren barruan ulertu behar da, gipuzkoarrrak dabiltzan lanetan izan ezik, loiolarrak batez ere.

Edozelan ere, hango marreztaria, Francisco de Echanove, gizon aurreratua zan; bestela ez eban zutabea burutuko bertan 1923 arte egon zan ontziaz.

1785ean hartu eban erabagia Markinako udalak urak urira ekarteko; horretarako ugerrain eta arketa sistema korapilotsua eratu behar izan zan Ugarteko iturburutik herrira heltzeko Artibai ibaiaren korrontea gurutzatu behar izan zan ezkero.

Adierazgarriak dira iturriko medailoietan agertzen diran euskerazko bertsoak.

Mogelenak ei dira eta holan dinoe: .

Ez dago ilustrazinoko girotik urrun Markinako iturri erabilgarri eta ederra burutzeko prozesua, euskerazko idazkunaz, Carlos III.a erregea aitatuaz etabar...; baina alderdi hau hoba da Bilbon ikutzea 1785ean Paret-ek eregitako iturri monumental biak aztertzerakoan, oraintsuko artikulu baten Alfonso de Andrés eta Alberto Santanak egin eben eran.

Azken biok Larreátegui Korrejidorearen arlo guzti honetako eginkizuna goratzen dabe; funtzionario hau Madrilerako Carlos III.a izan zana izango zan Bilborako.

Herriaren onerako dirala hainbat urte geroago arte aitatzea erregearen izena batera ekarriaz plaza zaharreko eta Santiago plazatxoko iturriak bultzatzen diran testuinguruaren ezaugarri argia dira.

Elementu biok aurkitzen dira Bizkaiko estilo neoklasikoaren lehenengo pausoetan.

Jokera akademikoak, estilo eta modeari dagokienez, Ventura Rodriguez-ek Larrabetzuko Andra Mariaren eleizearen proiektua egin eban 1777an, (...).